Zer ordutegitan erabali dezaket zerbitzua?
Zerbitzuaren ordutegia, urte sasoiaren arabera antolatzen da eta hurrengo da:
Apirilietik Urrira 7etatik 21etara
Azarotik Martxora 7etatik 19etara

Zer egin dezaket arazoren bat sortzen bazait?
900840180 doako arreta telefonora deituiguzu

Zeintzu dira nohizbehinkako erabileraren tarifak?
Prezioa eguneko aplikatzen da eta aukeratutako bizikleta motaren araberakoa da, bi mota daudelarik:
Bizikleta elektrikoa 6€/eguneko
Bizikleta konbentzionala 5€/eguneko
Tarifa osoa aplikatzen da, ordainketa prozesua egiten den ordua dena delakoa izanda.

Bizikleta bat baino gehiago hartu ditzaket egun berean?
Bai, erabiltzen ari zaren bizikleta utzi eta gero, bizikleta berri bat hartu ahalko duzu.

Posible da gaur egitea erabileraren ordainketa eta bizikleta bihar erabiltzea?
Ez da posible, ezbaita bizikleten erreserba edo alokairu Zerbitzu bat. Ordainketa egiten den momentuan erabiltzaileak kode bat jasotzen du, kode horrek bizikleta egun horretan eta zerbitzuaren ordutegi barruan erabiltzea baimentzen du . Zerbitzuaren ordutegia bukatzean, kodea iraungi edo baliogabetu egiten da eta ez da erabilgarria.

Noizbehinkako erabilera egin nahi dudan bakoitzean erregistratu behar dut?
Bakarrik lehen aldian burutu behar duzu erregistro prozesua. Bigarrenetik aurrera, zure datuak jasota daude eta egin behar duzuna, bezero arreta gunera sartzea litzateke ordainketa berria burutzeko, zure NAN edo pasaportea eta pasahitzaren bidez. Bezero arreta gunean, zure datuak kontsultatu edo aldatu ditzakezu, zabalik dituzun erabileren eta kodigoen kontsulta egin, etabar.

Edozein motatako txartelarekin egin dezaket ordainketa?
Derrigorrezkoa da kreditu txartel bat erabiltzea ordainketa egiteko, debitoko txartelak ez dira onartzen.

Zein da erabilera arrunta eta nohizbehinkakoaren arteko desberdintasuna?
Araudian zehazten den arabera, Bizimeta bizikleten zerbitzu publikoa urte osoan erabili nahi duen pertsona orok aurretiaz zerbitzuan alta eman behar du bertan zehaztutako pausoak jarraituz. Nohizbehinkako edo eguneko altaren kasuan, adineko edozeinek bizikleta bat erabili ahal izango du egun batez, kontuan hartu barik zenbat ordutan erabili dan, zerbitzuak jarduten duen ordutegiaren barruan, alta arrunta bideratzeko premia barik.